XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(
GIZONA, UMEAK ETA ANDEREÑOA.
GIZONA - Nire izena Ander da. Ea, zeintzuk dira boligraforik onenak?
UMEAK - Ander-enak!!!
(
ANDEREÑOA - Ederto. Ederto dakizu zuk denpora aprobetxatzen.
GIZONA - Lanean nago. Esan dautzut lehen be lanean nengoena. (Neskari urreratuz). Ni, oso langilea naiz, eta zu (neskari begira), zu...
ANDEREÑOA - (Atxeruntz doa). Kontuan hartu non gauden.
GIZONA - Bai, bai. Ta, zer (atea seinalatuz), zuzendariarekin ondo? Bronkaren bat euki duzu?
ANDEREÑOA - Hau da hau gizona! Oraintxe berton hemen presentatu, ta ikastolako gora-behera guztiak jakin nahi.
GIZONA - Barkatu. Ta... boligraforik?
ANDEREÑOA - (Hasperen bat eginik). Zer erremedio! Zu bistatik kentzeagaitik, erosi beharko! Ekarri egizuz dozena bat!
GIZONA - Eta, blokerik?
ANDEREÑOA - Blokeak be? Tira, atara daukazun guztia, ea amaitzen dugun.
GIZONA - Zenbat bloke?
ANDEREÑOA - Beste dozena bat. Eta mesedez, zoaz orain.
GIZONA - Bueno, gaurko nahikoa da, ta banoa.
ANDEREÑOA - Zoaz, zoaz ordu onean.
GIZONA - (Guztia batzen du). Bueno, andereño. Bueno, umeak. (Eskuak eraginik). Agur, agur. (Atean buelta ematen du). Eskarrik asko ta... gora euskal ikastolak!